EPPK urte honen hasieratik borrokaldian sartua dago, urteetan pairatzen ari den espetxe politika ankerra salatu asmoz. Estatus Politikoa aldarrikatzen dute, barne biltzen duen eskubide sortaren jabe Euskal Herriratzea eskatuz eta espetxe egoera latzenak ere agerian utzi nahi dituzte.
EPPK-ren borrokaldiak kalean isla izan dezan, Busturialdean GU ERE BAI Herri Plataforma sortu da, ahalik eta jende gehien bildu eta mezua ahalik eta txoko gehienetara zabaltzeko asmoz. Iniziatiba berri honek euskal preso politikoen kolektiboaren hitza eta bozgorailu izan nahi du, espetxeetako borrokaldi berri honi jarraipena eginez, kalean behar duen indarra eta presentzia izan dezan. Euskal preso politikoen aldarrikapen, salaketa eta eskaerak gureak eginez:
-Euskal preso politikoei ezartzen ari zaien biziarteko zigorrarekin amaitzea.
-Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen kaleratzea.
-Euskal presoen aurkako sakabanaketa eta bakartze politikaren amaitzea.-Senideen aurkako miaketa eta jazarpenekin amaitzea.
Animatu zaitez parte hartzera !!!